MERKATUAN

Oskol zuria edo gorrizta, tamaina handia edo txikia izateaz gain, Europan ekoizpen-sistemaren arabera lau arrautza mota daude , 0 eta 3 arteko zenbakiekin adierazita. Informazio hau arrautzaren kodean eta etiketan inprimatzen da.

Ekoizpen-sistema guztiek eskudun agintaritzaren baimena dute; agintari hauek, aldian-aldian, ekoizleen lana gainbegiratzen dute eta oiloen ongizatea eta osasuna bermatuta izatea zaintzen dute.

 

 

LAU EKOIZPEN SISTEMA:

0 zenbakia

Arrautza ekologikoen kodea da.oiloek nahi dutenean kanpora irtetzeko aukera dute eta bertan, lurreko jakiak mokokatzeko, lurra haztakatzeko eta lur-bainuak hartzeko aukera dute. Atseden hartzeko esekigailuak, arrautzak jartzeko habiak eta mokokatzeko eta haztakatzeko materialak ere badituzte. Ekoizpen modua eta Nekazaritza Ekologikoa Arautzeko Kontseiluak ziurtatutako eta arautako araudipean dago eta ontzietan zigilu bereizgarri komunitarioa dute.

1 zenbakia

Landa-oiloen arrautzen kodea da.oiloak egunez larreetara ateratzeko aukera dute; bertan, lurreko jakiak mokokatu, lurra haztakatu eta lumak zaintzeko lur-bainuak hartzeko aukera dute. Atseden hartzeko esekigailuak, arrautzak jartzeko habiak eta mokokatzeko eta haztakatzeko materialak dituzte

2 zenbakia

Lurrean hazitako oiloen arrautzen kodea da. oilategi itxi baten barrualdean aske egoten dira; horrela, elkarren artean eta inguruarekin eragiteko aukera dute. Atseden hartzeko esekigailuak, arrautzak jartzeko habiak eta mokokatzeko eta haztakatzeko materialak dituzte.

3 zenbakia

Kaiolatan hazitako oiloen arrautzen kodea da.talde txikietan egoten dira; kaioletan atseden hartzeko esekigailuak, arrautza jartzeko habiak eta mokokatzeko eta haztakatzeko lekua dute.

Oiloen adina eta ekoizpen-maila kontuan izanez, oiloek behar dituzten elikagaiez osatutako pentsuekin elikatzen dira. Pentsu hauek zereal, soja, bitamina eta mineral bidez prestatzen dira. Kontrolatutako lehengai bidezko elikadura orekatuak kalitatezko arrautza ziurtatzen du. Modu ekologikoan ekoitzitako arrautzetan, elikadurak jatorri ekologikoa izan behar du.

Lau sistema hauek Europako Ekoizpen Eredua betetzen dutela bermatzen dute.Arrautza mota desberdinak ezagutzeak gure beharretara eta gustuetara egokitzen den arrautza aukeratzeko beta ematen digu.