OILATEGIAN

Ekoizle eta sektoreko profesional guztiek egunero lana egiten dute kalitatezko arrautza errun berriez goza dezazun; arrautza hauek Europako Ekoizpen Eredua aplikatzen duten oilategietatik datoz.

Ekoizleak, albaitariak, nutrizionistak, kalitate-teknikariak, ikuskatzaileak, sailkatzaileak, garraiolariak eta saltzaileak… Guztiek bermatzen dute arrautza europarrak beti “etiketaz jantzita” joatea.

Europar Batasuneko arrautzak ekoizten dituzten oilategiak, ondorengo arloetan legedi zorrotza betetzen dute: hegaztien osasunean, elikagaien segurtasunean, trazabilitatean eta hegaztien ongizatean.

Hauetaz gain, merkatuaren kalitate-zehaztapenak ere betetzen dituzte.

Europar Batasunean arrautzak munduko legedi zorrotzena betez ekoizten dira: Europako Ekoizpen Eredua.

Europako Ekoizpen Ereduak jasotzen dituen arau-bildumak ekoizpenaren jasangarritasuna eta ingurumenaren zainketa sustatzen dute, eta era berean, elikagaien segurtasuna eta hegaztien ongizatea eta osasuna bermatzen dute.