PAKETATZE-ZENTROAN

Paketatze zentroa arrautzak jaso, aukeratu eta sailkatzen dituen elikagaien industria da. Arrautzak sailkatzeko bi atal daude, kalitatearen arabera – A eta B kategoriak edo mailak- eta pisuaren arabera – S, M, L eta XL motak. Paketatze-zentroak sailkatutako arrautza hauek  elikagaien industriari, banatzaileei eta zuzenean kontsumitzaileari saltzeko aukera dute.

Paketatze-zentroetan arrautzen sailkapenerako eta paketatzerako tresna modernoak daude; 

hauek arrautzaren trazabilitatea, kalitatea eta segurtasuna ziurtatzen dute era mekanizatu, azkar eta garbian. Arrautza bakoitzak ziurtatuta du bere trazabilitatea oilategitik bertatik.

Paketatze-zentroak sailkapen eta paketatze prozesuan, arrautza ekoitzi den oilategiaren informazioa jartzen du arrautza oskolean, eta honetaz gain, bestelako informazio interesgarria: pisua, lehentasunezko kontsumo-data edo zentroari buruzko informazioa. Horrela, aldi oro badakigu arrautzak nondik datozen eta zein zentroan sailkatu eta paketatu diren.

 

MARKATZEA

Europar Batasunean ekoitzitako arrautzak oskolean kode bat inprimatuta dauka eta honekin, jatorrizko oilategia identifikatzen du eta osasun agintariek eta kontsumitzaileek oiloak nola hazi diren eta arrautza non ekoitzi den jakin dezakete.

Oilategian ekoizpenaren ezaugarriak gordetzen dira: oiloen jatorria, oiloen elikadura eta egindako osasun kontrolak.

Ezagutu bere esanahia gure irudi interaktiboarekin:

 

 

ETIKETATZEA

Kalitatezko arrautzak beti “etiketaz” jantzita doaz..

Trazabilitateari esker, arrautzaren ibilbidea ezagutzen dugu: oilategitatik salmenta punturaino eta zure hozkailutik jatorriraino; era honetan, kontrola eta elikagaien segurtasuna ziurtatzen delarik. Horrela, edozein gorabehera edo gertakari aurki daiteke eta azkar kontrolatu.

Ikasi gure irudi interaktiboarekin etiketa ulertzen edo interpretatzen:

BANAKETA

Arrautzaren banaketa-katea oso azkarra da. Oiloak arrautza erruten duenetik zure etxera heltzen den arte, batez beste, egun bateko eta hiru eguneko tartea dago soilik. Horregatik, jaten duzun arrautza oso freskoa eta osasuntsua da.

Arrautzak kontsumitzailearengana fresko eta kalitate handienarekin heltzeko, beharrezkoa da garraioan eta banaketan garbitasuna, denbora eta tenperatura zaintzea.

Arrautzen banaketa, paketatze-zentrotik dendetara, elikagaiak garraiatzeko baimendutako kamioi garbi eta desinfektatuetan egiten da.

Arrautzaren kalitatea ez aldatzeko, garraioa eta biltegiratzea tenperatura aldaketa zakarrak saihestuz egiten da.

Arrautzak banatzen diren bakoitzean, agiri baten jasotzen da paketatze-zentroa, arrautza mota, lehentasunezko kontsumo-data eta zenbat arrautza utzi diren. Arrautzak baldintza onetan mantentzeko, biltegiek, kamioilariek, plataforma logistikoek eta dendek behar den informazioa eta formazioa jaso dute.